XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta bide beretik, adingabeen eskubideen inguruko sentsibilizazio handiagoak herritarren eta haurrekin loturiko profesionalen inplikazioa areagotzea eragin behar du, haurrak babesik gabe daudeneko egoerak antzemateko unean. Nazioarteko testuinguruan gauza onartua da haurrak babesik gabe dauden kasu askotan, haurrak babesteko zerbitzuak horien berri izan gabe geratzen direla.

Honen arrazoia, neurri handi batean, herritarren eta profesionalen sentsibilizazio desegokia izaten da, ez baitira maila pertsonalean behar beste inplikatzen benetan ematen diren kasuak antzematen eta aditzera ematen. Eta aditzera emate horretatik abiatuta soilik has daitezke Haurren Babeserako Zerbitzuak, haren eskubideak bermatzeko interbentzioak egiten.

3. LEHEN UNEKO ANTZEMATEA ETA ADITZERA EMATEA.

Aurreko printzipio orokorretik abiatuta, haurrak babesik gabe dauden egoerak lehen unean antzemateko premia sustatu behar da. Izan ere, horrelako egoera batean dagoen haur batek jasaten dituen kalteak eta sufrimenduak besterik gabe justifikatzen dute printzipio hau. Baina horretaz gain, pronostikoa eta birgaitzeko prozesuaren eraginkortasuna zeharo hobetuko dira haurren babes faltaren antzemate hori lehen unean bertan ematen denean. Horixe diote, hain zuzen ere, eginiko ikerlanik gaurkotuenek.

Hori guztia dela eta, gizarte zerbitzuen bilbeak bere ahalmen eta gaitasun guztiak gaurkotu behar ditu arrisku eta tratu txarreko egoerak antzemateko, kasuak deribatzeko tresnak zehaztasun handiz ezagutuz eta marjinazio edo baztertze egoerei aurre hartuz, interbentzio zuzentzaileak bideratzearren ahalik eta azkarren.

Kasuak antzemateko-aditzera emateko, ikertzeko eta deribatzeko prozesuaren ezaugarririk funtsezkoena lege segurtasun gorena izango da, eta objektibotasuna, neurri zuzentzaileak bermea izan dezan eta gizarte erantzuna modu seguruan eta koordinatuan antola dadin, interbentzioaren arrakasta lortzea izanik helburu, betiere.

Printzipio orokor honen aplikazioak eta kasuak antzemateko, aditzera emateko, ikertzeko eta deribatzeko prozesuaren hobekuntzak hainbat jarduera martxan jartzea eskatzen dute, Departamentuko Zerbitzu Espezializatuen eta udaletako gizarte zerbitzuen elkarlanerako prozedura argitzeko, eta arinago eta bizkorrago bihurtzeko.

4. PREBENTZIOA, adingabearen bizitza baldintzak hobetzera zuzendutako interbentzio estrategia.

Plan orokor honek lehentasuna ematen dio prebentzioari, teknikoki ahal duen neurrian, hau da, haurren babesik gabeko egoeraren agerpenari edo honen ondorioen garapen eta bilakaera kaltegarriari aurre hartzen dieten ekintza edo jarduerei.